Eibarko Udala

HABEren Euskara-mailak egiaztatzeko matrikulazio-epea

2025/03/21
.
.

Martxoaren 24tik 31ra bitartean egongo da zabalik HABEren euskara-mailak egiaztatzeko matrikulazio-epea. 

B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatu ahal izango dira 3 eratan: Euskaltegietako ikasleentzako deialdia, deialdi irekia eta HOBE (ordenagailu bidez) deialdia.

Aurten eta estreinakoz, HOBE deialdiko 1. azterketaldian, lau mailak egiaztatu ahal izango dira, baina bigarren azterketaldian ez da egongo HOBE deialdirik.

Informazio gehiago HEMEN