Eibarko Udala

“Euskaraz bizitzeko Pizkundea” ekitaldia abenduaren 27an

2025/12/16
Ekitaldiaren kartela
Ekitaldiaren kartela

Ekitaldian parte hartzeko deialdia herritarrei eta mota guztietako eragileei dago zuzendua, euskaltzaleen indar eta batasunaren erakustaldi bat egitea baita asmoa.

Euskalgintzaren Kontseiluak deialdia egin du abenduaren 27an, “Euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egiteko”. Euskaltzaleon garaia da lelopean, Bilbao Arenan ekitaldi bat antolatu dute, euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi dugun larrialdi linguistikoaren aurrean, zain gelditu baino, ekimen eta ilusio berrituak sortzeko. Kontseiluak adierazi du euskara larrialdi linguistiko egoeran dagoela, eta esku-hartze sendoak egin ezean atzeraldia areagotzeko arriskua dagoela. Marko horren baitan eman dute aditzera “Euskaraz bizitzeko Pizkundea” ekimena.

Ekitaldi hori, aipatu bezala, abenduaren 27an (larunbata) izango da Bilbao Arenan, arratsaldeko 17:00etatik 19:00ak arte, eta bere helburu nagusia izango da euskaldun eta euskaltzaleen lehenengo bilgune nabarmena izatea. Kontseilukoek azpimarratu dute, gainera, kultur kutsuko ekitaldia izango dela, kultura eta sormena euskarak behar duen unibertsoaren habe nagusiak direlako; hizkuntzari eta bere hiztun komunitateari zentzua emango dion irudi eta errefrentzia mundua.

Sarrerak pizkundea.eus webgunean edota esteka honetan klik eginda daude eskuragarri.

“Pizkundea”ren bitartez euskal jendarteari mezu argi bat helarazi nahi zaio: euskara guztion ardura dela. Deialdia herritarrei zein era guztietako eragileei (instituzional, politiko, ekonomiko, kultural eta sozialei) zuzenduta dago, bakoitzaren erantzukizun eta erabakimenaren arabera, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioaren eta erabilera normalerako baldintzen alde egin dezatela eskatzeko.

Bilbora joateko autobusa

Pizkundea ekitaldira zuzenean joateko, Elgoibarko hiru eragilek (Elgoibarko AEKk, Elgoibarko Izarrak eta Elgoibar Ikastolak) bailara osoko autobusa antolatu dute. Autobus hori Mutriku, Deba, Mendaro, Elgoibar, Eibar eta Soraluze herritatik igarotzea aurreikusita dago.

Izena eman nahi izanez gero, kontaktu hauetako batera jo behar da (abenduaren 18a baino lehen):