Eibarko Udala

Euskaraldiko txapak eta orri-markatzaileak jasotzeko tokiak

2025/04/29
2025eko Euskaraldiko Ahobizi eta Belarriprest txapak, eta txapa bakoitzarekin jasoko diren orri-markatzaileak.
2025eko Euskaraldiko txapak eta orri-markatzaileak

2025eko Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta Eibarren jada aukera dago hainbat tokitan txapa eta orri-markatzailea jasotzeko.

Ari da gutxinaka-gutxinaka Euskaraldia hurbiltzen! Horregatik, gaurtik hasi eta ariketa amaitzen den arte (maiatzaren 25a), txapa eta orri-markatzaileak jasotzeko aukera izango du aurtengo edizioan izena eman duen pertsona orok.

Hauek izango dira banaketa-puntuak:

1. EUSKARA ZERBITZUKO BULEGOA
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera, 07:30 – 15:30
Helbidea: PORTALEA eraikineko 2. solairua. Bista eder 10.

2. UDAL EUSKALTEGIA
Ordutegia*: Astelehenetik ostegunera 08:30-14:00 eta 16:30-19:00. Ostiraletan 08:30-14:00

*Eskola egutegiaren arabera dago zabalik; hau da, eskola jai-egunetan itxita egongo da.
Helbidea: PORTALEA eraikineko 2. solairua.  Bista eder 10.

3. AEK
Ordutegia*: Astelehenetik ostiralera 10:00 – 13:00 eta 17:00 -19:00

*Eskola egutegiaren arabera dago zabalik; hau da, eskola jai-egunetan itxita egongo da.
Helbidea: Sostoa 1-1.

4. …eta kitto!-ren EGOITZA
Ordutegia: 10:00 – 14:00 eta 17:00 – 19:00
Helbidea: Urkizu pasealekua 11 (solairuartea).

5. ARMERIA ESKOLA
Ordutegia: Astelehenetik ostegunera 08:00-21:00. Ostiraletan 08:00-20:00
*Eskola egutegiaren arabera dago zabalik; hau da, eskola jai-egunetan itxita egongo da.
Helbidea: Isasi 36.

6. EIBARKO KLUB DEPORTIBOA
Ordutegia: Asteartetik ostiralera 18:00 – 20:30
Helbidea: Toribio Etxebarria 16, 1. solairua.

Gogoratu txapa eta orri markatzailea doan direla, eta jaso ahal izateko baldintza bakarra aurtengo edizioan izena emanda izatea dela.

Jasotzera joan aurretik, egiaztatu hautatutako rola, gero dagokion txapa eskatzeko: Ahobizi edo Belarriprest.

Entitate edo norbanako moduan izena emateko, jo euskaraldiko webgunera: euskaraldia.eus

Elkar mugituz egingo dugu!