Eibarko Udala

Euskaraldiko gazte plataforma

2025/02/26
Kartela, gazte plataformaren whatsapp taldean sartzeko QRarekin

Euskaraldiaren laugarren edizio honetan, Eibarrek duen helburuetako bat gazteen parte hartzea sustatzea da. Horretarako, Eibarko Euskaraldiko gazte plataforma eratuko da.

Plataforma gazteen artean eraiki eta kudeatuko da. WhatsApp talde bat sortu da, eta datozen asteetan, bileratxo bat antolatuko da Eibarko gazteria egitasmora nola hurbildu eztabaidatzeko. WhatsApp taldean sartu nahi duenak, QR kodea eskaneatuta egin dezake.

Eibarko gazteak animatu nahi ditugu plataformaren kide izatera.

Elkar mugituz egingo dugu!