Euskaraldiaren Gune Ibiltaria martxoaren 27an
2025/03/24

Martxoaren 27an (osteguna), Toribio Etxebarria kalean egongo da Euskaraldiaren Gune ibiltaria 17:30etik 20:30ak arte.
Bertan herritarrek aukera izango dute Euskaraldiaren inguruko informazioa jasotzeko eta aurrez aurre izena emateko, baita Euskaraldiko merchandising ofiziala erosteko ere.
Horrez gain, arratsalde horretan Eibarreko Hamaikakoaren hainbat kide gerturatuko dira Gune Ibiltarira, aurtengo Euskaraldiko edizioan izena ematera.
Gorde data!