Euskara Arloaren 2025eko memoria
Euskara Arloak, urtero bezala, 2025ean zehar egindako lanaren gaineko memoria egin du. Aurten, berrikuntza moduan, bideo-aurkezpen formatuan argitaratu da.
Eibarko Udalaren Euskara Arloaren barruan kokatzen dira Euskara Zerbitzua eta Udal Euskaltegia.
Euskara Zerbitzuak udal barrura zein hirira begira euskararen sustapena eta normalizazioa hauspotzeko burutzen eta babesten dituen ekintzak jasota geratu dira memoria honetan. Horrez gain ere, 2025ean zehar Eibarren Akebai plataformak aurrera eramandako egitasmo guztiak bilduta daude bertan.
Udal euskaltegiaren eskaintza akademikoaren memoria ere dago ikusgai prestatutako lanean.
Aurten, berrikuntza moduan, urteko memoria bideo-aurkezpen formatuan prestatu eta ondu da, ikusterrazagoa eta dinamikoagoa izan dadin helburuarekin. Hemen ikus daiteke: