Eibarko Udala

Euskaltegiaren 40. urteurrena

2025/03/05
Euskaltegiaren 40. urteurrena
Euskaltegiaren 40. urteurrena

Aurten betetzen ditu Udal Euskaltegiak 40 urte eta Eibarko Udalak antolatutako XLVIII. antzerki jardunaldien barruan Heisenberg antzezlana izango da ospakizunetako lehenengo ekitaldia. Martxoaren 9an, arratsaldeko 7etan, Uni-Eibarren, Ramón Agirre eta Naiara Arnedok antzeztuko dute barre eragingo digun lana.

Hau ospakizunen hasiera besterik ez da izango. Ikasturtean zehar beste hainbat jarduera eta ekintza antolatuko dira, batzuk Euskaltegiko ikasleei zuzenduta eta beste batzuk, berriz, irekiak izango dira, herritar guztientzat.

Horien berri emango da jarduera-data hurbildu ahala.