Eibarko Udala

Errenta aitorpena? Euskaraz!

2026/04/13
Errenta aitorpena euskaraz egiteko jarraibideak
Errenta aitorpena euskaraz egiteko jarraibideak

Dagoeneko abian da 2025eko errenta aitorpena egiteko ekitaldia, eta Eibarren Akebaik eta Udaleko Euskara Zerbitzuak herritarrak animatu nahi ditu Foru Ogasunarekin euskaraz harremantzera.

2025eko ekitaldiko errenta aitorpena aurkezteko epea apirilaren 7an ireki zen, eta uztailaren 2ra arte egongo da zabalik.

Urtero bezala, eta Gipuzkoako Foru Ogasunaren "Ogasunarekin Euskaraz" kanpainarekin bat eginda, Eibarren Akebaik eta Udaleko Euskara Zerbitzuak Eibarko herritarrak animatu nahi ditu Ogasunarekin dituen harremanak euskaraz izatera. Errenta aitorpena egiteko sasoia momentu aproposa da erabaki hori hartzeko edota hizkuntza-ohitura hori aldatzeko.

Errenta aitorpena egiteko dauden hiru modu edo aukeretan posible da euskara erabiltzea. Autolikidazioaren eta mekanizatuaren kasuan, norberak adierazi behar du euskaraz egitea gustatuko litzaiokeela. Internet bidez aitorpena euskaraz egiteko, programaren euskarazko bertsioa deskargatu behar da, edota ZergaBidea web orria euskaraz jarri.

Eibarren gero eta herritar gehiagok egiten dute errenta aitorpena euskaraz. 2018tik aurrera, urtez urte, gero eta eibartar gehiagok egin dute errenta aitorpena euskaraz, taula honetan ikus daitekeen bezala: