Eibarko Udala
Euskaraldia

Eibarren AKEBAIk 2025eko Euskaraldiko txapen banaketa egin zuen pasa den larunbatean

2025/04/15
Udal ordezkari eta langileak.
Udal ordezkari eta langileak.

Hurrengo mahaia maiatzaren 9an, ostirala, Errebalen jarriko da, 18:30ean.

Pasa den larunbatean, apirilak 12, Eibarko Eibarren AKEBAIren gidaritzapean, Euskaraldia antolatzen diharduten elkarte eta erakundeetako kideek 2025eko Euskaraldiko txapak banatu zituzten San Andres elizako plazan. Bertan, Euskaraldiari buruzko informazioa eta izen-emate orriak ere eskuragarri egon ziren.

Euskaraldia erakunde publikoek zein gizarte eragileek sustatutako ekimena da, euskararen erabilera bultzatzera begirako 11 eguneko ekintza. Euskaraldia euskara gehiago, gehiagotan eta jende gehiagorekin egiteko elkarrekin egiten den ariketa sozial bat da. Aurtengoa 4. Edizioa izango da eta lelotzat “Elkar mugituz egingo dugu” izango du.

Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da. 16 urtetik gorako edonork  har dezake parte Ahobizi edo Belarriprest txapa jantzirik; izen-ematea herrian zehar hainbat egunetan jarriko diren mahaietan edota euskaraldia.eus  web-orrian egin daiteke.

Eibarko Udalak ariketa modu sakon batean egiteko konpromisoa hartu du, eta Udaleko langileei begira lanketa berezia prestatu du; neurriak hartuko ditu hizkuntza-praktikak aldatzeko eta horiei etorkizunean eutsi ahal izateko, eguneroko harremanetan euskarari lehentasuna emanez.  Aiora Arrieta, EAJ taldeko Euskara Saileko presidentak honela dio: “Animatu Euskaraldian parte hartzera, euskara bultzatu eta sustatu behar dugu, eta hori guztion artean lortu dezakegu Eibarren euskaraz gehiago hitz egiten, gure kaleetan gehiago entzun dadin; animatu txapak janztera!”.

Izena emateko eta txapak jasotzeko hurrengo mahaia maitzaren 9an, ostirala, Errebalen jarriko da, 18:30ean.