Eibarko Udala

Eibarko umeen bertso jaialdiak

2025/05/23
Errebaleko bertso jaialdiaren argazkia
Errebaleko bertso jaialdia

Aurten umeen bertso jaialdiak Coliseoan eta Errebalen izan dira maiatzaren 15ean, 19an eta 20an.

Urtero bezala jendetza bildu da Eibarko ikastetxeetako umeen bertso jaialdiak ikustera.

Guztira 461 ume pasatu dira Coliseoko eta Errebaleko oholtzetatik bertsotan, eta 1.000 ikusle inguru izan dituzte.

Bertso jaialdi hauek Gu ere bertsotan egitasmoaren ikasturte amaierako ekitaldiak izaten dira. Proiektua Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan lantzen da, eta helburua ahozkotasuna lantzea da.

Egitasmoa Eibarko Udalak eta ikastetxeek finantzatzen dute eta Gipuzkoako Bertso Elkarteak burutzen du.