Eibarko Euskararen Agenda: otsaila
Eibarren euskaraz edo euskararen inguruan antolatutako mota guztietako ekintzak biltzen ditu agenda honek. Aurtengo otsaileko eskaintza zabala eta anitza da.
Eibarren Akebaik duela pare bat urte martxan izan zuen ekimen bat berreskuratu du 2026an: Eibarko Euskararen Agenda.
Agenda honetan hilabete bakoitzean Eibarren euskaraz edo euskararen inguruan antolatu diren mota guztietako ekintzak biltzen dira: hitzaldiak, emaladiak, irteerak, jaiak, aisialdirako eskaintzak, tailerrak, etab.
Aurtengo otsaila hitzorduz beteta dator: Aratosteak, Antzerki Jardunaldiak, mota desberdinetako hitzaldiak, mendi-irteerak, ume eta helduentzako aisialdirako eskaintzak… Egitaraua osatzen duten ekintzen antolatzaileak dira: Udaleko Kultura Saila, Andretxea, Juan San Martin Liburutegia, ...eta kitto! Euskara Elkartea, Kezka Dantza Taldea eta Klub Deportiboa (Mendia).
Irudi honetan ikus daiteke hilabeteak emango duena:
(Esteka honetan klik eginda agenda osoa dago ikusgai; bertan hitzordu bakoitzaren xehetasunak eta nondik norakoak daude bilduta).
