Eibarko Udala

Eibarko euskara etxean: Familiak

2020/04/08
Infografiaren lehen irudia
Aldi honetan guraso gehienok etxean gaude geure umeekin, eta normalean eurekin egoteko daukagun aukera laburra luzatu egin da. Beti da garrantzitsua gure umeekin pasatzen dugun denbora, luze zein labur, baina luzean aukera gehiago ditugu.

Horregatik aprobetxatu nahi dugu aldi hau azpimarratzeko zein garrantzitsua den etxean geure umeekin, familiarekin eta lagunekin erabiltzen dugun hizkuntza, hizkuntzarekiko erakusten dugun jarrera… baita umeekin partekatzen dugun denbora horretan irakurtzen ditugun ipuinak, jartzen ditugun filmak, euren eskura jartzen ditugun joko eta jolasak.

Guraso euskalduna bazara, BIDEO HONETAN informazio interesgarri topatuko duzu

Euskaraz ez badakizu edo ondo ez badakizu, BIDEO HONETAN informazio interesgarria topatuko duzu.