Datorren ostiralean AKEBAIk Euskaraldia 2025eko txapak banatuko ditu Errebalen

Edizio berria maiatzaren 15etik 25era luzatuko da.
Datorren ostiralean, maiatzak 9, arratsaldeko 19:00ean, AKEBAIk eta Euskaraldiaren elkarte eta erakunde antolatzaileetako kideek 2025eko Euskaraldiko txapak banatuko dituzte Errebal plazan. Izen-emate orriak eta Euskaraldiari buruzko informazioa ere egongo dira eskuragarri.
Euskararen erabilera bultzatzeko erakunde publikoek eta eragile sozialek sustatutako ekimena da Euskaraldia. Euskara sustatzeko eta jende gehiagorengana hurbiltzeko ariketa soziala da. Aurten laugarren edizioa egingo da, eta leloa "Elkar mugituz egingo dugu" izango da.
Euskaraldia 2025eko maiatzaren 15ean hasi eta 25ean amaituko da. 16 urtetik gorakoek hartu dezakete parte, eta izen-ematea aurreko egunetan herrian jarriko diren mahaietan edo euskaraldia.eus webgunean egin daiteke. Txapak Ahobizi edo Belarriprest izango dira.
Eibarko Udalak Euskaraldian parte hartzeko deia egin du, euskara sustatzeko ekimena baita. Aiora Arrieta Euskara Arloko zinegotziak honela dio: "Anima zaitez Euskaraldian parte hartzera, euskara da-eta gure hizkuntza eta gure ondarerik preziatuena. Anima zaitez txapak janztera!".
Datorren ostegunean, maiatzak 15, sorpresaz beteriko Euskaraldiko irekiera ekitaldia egingo da Untzaga Plazan, arratsaldeko 19:00etan. Guztiok zaudete gonbidaturik bertan parte hartzera.