Eibarko Udala

B2 eta C1 mailak prestatzeko ikastaro trinkoa

2025/07/08
.
Ikastaro trinkoa

B2 eta C1 mailak prestatzeko 30 orduko ikastaroa irailean

Euskarako B2 eta C1 mailetako azterketa ofizialak prestatzeko ikastarorako matrikula epea zabalik irailaren 5era arte

Eibarko Udal Euskaltegiak HABEren azterketak prestatzeko 30 orduko ikastaroak emango ditu, B2 eta C1 mailetakoak. Irailaren 9tik 25era bitartean izango dira, 16:00etatik 18:00etara. Izena emateko epea zabalik dago irailaren 5era arte.

Informazio gehiago: 943700912 - 688698566 / euskaltegia@eibar.eus