Eibarko Udala

ASTINDU: 2025eko memoria

2026/02/02
2025eko Astinduren memoria-txostena
2025eko Astinduren memoria-txostena

2025ean guztira 10 ekarpen jaso dira Astinduren bitartez, eta kasu guztietan hartu dira beharrezko neurriak herritarren hizkuntza-eskubideak errespeta daitezen.

Astindu Eibarko hizkuntza eskubudeen ataria da. Eibarren Akebaik duela urte batzuk martxan jarritako egitasmo honen helburu nagusia da eibartarrek eta Eibarko zerbitzuetako erabiltzaileek hizkuntza-eskubideen inguruan izan ditzaketen kexak, zalantzak, kezkak etab. jasotzeko eta argitzeko bidea eskaintzea; zuzena, erraza, bertakoa, eta gertukoa.

Hiru bide daude Astindun ekarpena egiteko:

2025ean, guztira, 10 ekarpen jaso dira Astinduren bitartez. Hauek izan dira ekarpen horiek hizpide hartu dituzten gaiak:

  • Seinalitika finkoa: 4
  • Udalarekin komunikazioa (zuzenekoa edo zeharkakoa): 2
  • Herritarrei zuzendutako zerbitzu edo programak: 2
  • Jendaurreko ekitaldiak: 1
  • Iragarpen-kartelak: 1

Kasu guztietan, dagozkion arduradunei edo erantzuleei gaiaren inguruko jakinarazpena egin zaie. Gaiaren inguruko azalpenak eman, indarrean dagoen araudia edo irizpidea gogorarazi, eta herritarren hizkuntza-eskubideen aipamena egin ondoren, dagozkien neurriak har ditzaten eskatu zaie arduradun horiei.

2025ean zehar Astinduren bitartez jasotako ekarpenei esker, hainbat aldaketa egin dira Eibarren. Hona hemen adibide batzuk:

Aldaketa guztiak ikusteko, esteka honetan klik eginda dago ikusgai Astinduren 2025eko memoria-txostena.

Eibarren Akebaik mezu hau zuzendu die eibartarrei eta Eibarko zerbitzuen erabiltzaileei:

"2026an ere jarraitu zuen ekarpenak egiten! Elkarlanean, eta modu baikor eta eraikitzailean lortuko dugu Eibarren euskararen presentzia handitzea."