Bibolina

Biolina, xirribita edo arrabita igurtzitako hari instrumentua da, musika klasikoaren zein folken arloan oso erabilia.

Biolinak lau hari dauzka, bostedunetan afinatuta, izan ere: SOL, RE, LA, MI, behetik gora. Gehienetan LAtik hasten da afinatzen. Gaur egun, bere familiaren artean, alegia biola, biolontxeloa eta kontrabaxua, biolina txikiena da. Zurezko hirurogeita hamar piezak, gutxi gorabehera, osatzen dute biolina, ondo moldatuta, kolatuta eta bernizatua. Biolin hariak hestezkoak ohi ziren, baina XX. mendean metalezkoak erabiltzen hasi ziren. Hala ere, bi mota hauez gain, gaur egun hari sintetikoak (nukleo sintetiko hariak) ere erabiltzen ohi dira.

Eduki-taula

Luthier ezagunak

Biolingileek "luthier" frantsesezko izena ere hartzen dute.

XVI. eta XVIII. mendeen artean lan egin zuten gaur egun ere "luthier" ezagunenak direnek, nagusiki Italiako iparraldean.

Bresciako (Italia) eskola munduko zaharrena da, 1530 eta 1630 artean sortua eta 20 "magister" edo maisuek osatua. Horien artean Giovan Giacomo della Corna, Daniel de Laude, Guglielmo Frigiadi, Francesco Inverardi, Battista Laffranchi, Fiorini Inverardi eta Micheli familikoak (Zanetto Micheli, Pellegrino, Giovanni, Battista eta Francesco) ditugu.

Hauetaz gain, Gasparo da Salò (1540-1609), Gio Paolo Maggini (1580-1630), Amati familia (Andrea Amati, Antonio Amati, Hieronymus Amati I, Nicolo Amati eta Hieronymus Amati II), Guarneri (Andrea Guarneri, Pietro de Mantua, Giuseppe Guarneri, Pietro Guarneri eta Giuseppe del Gesu), Tiroleko Jacob Stainer (1617-1683), Cremonako Stradivari familia (1644-1737), Gagliano familia (Alexander, Nicolo I eta Ferdinand), Piacenzako Giovanni Battista Guadagnini (1711-1786) eta Bolognako Ansaldo Poggi (1893-1984) eta Roberto Regazzi (1956).

Biolin-jotzaileak

Yehudi Menuhin (1916-1999) estatubatuar-britainiarra izan da XX. mendeko biolin-jotzailerik ezagunenetarikoa. Mende bat lehenago, Pablo Sarasate (1844-1908) nafarra ere nabarmendu zen nazioartean.

Euskal Herrian

Tresnari edo tresna-jotzaileei buruzko lehenengo erreferentzia idatziak XVI. mendekoak dira, Tutera, Hernani, Lekeitio eta Balmasedakoak.