Liburutegi digitalak

Memoria historikoa kontserbatzea administra­zio publikoei nahiz partikularrei dagokien konpro­misoa da, izan ere, memoria hori jasotzen duten dokumentu-bildumen eta artxibo-funtsen titularrak asko dira.

Betidanik egon da kezka bat arlo honetan, eta, gaur egun, garapen teknologikoak irtenbide oso egokiak eskaintzen ditu, jatorrizkoen kopia digitalak sortzean eta kopia horiek gordetzean oinarrituta. Ir­tenbide horiek, gainera, artxibo-funtsetara modu des­lokalizatuan sartzea ahalbidetzen dute, Internet bidez eskura daitezkeen sistemetan irudi horiek modu an­tolatuan txertatuz, hain zuzen.

Atal honetatik hainbat biltegi digitalera sarbidea ematen dugu.