Udal Euskaltegian matrikula epea zabalik

2016/09/06

Eibarko Udal Euskaltegian 2016-2017 ikasturterako matrikula egiteko epea zabalik izango da irailaren 23ra arte. Euskalduntzeko maila guztiak eskaintzen dira ordutegi zabalean.

Udal Euskaltegiak 2016-2017 ikasturteari ekiteko matrikula epea zabaldu du irailaren 1etik 23ra bitartean.

16 urtetik gorakoentzako euskara ikastaroak ematen ditugu, aurrez aurrekoak zein autoikaskuntzakoak (bakarkako lana + tutoretzak + mintzasaioak).

Maila guztiak eskaintzen ditugu ( A1, A2. B1, B2, C1 eta C2 ) ordutegi zabalean.

Ikastaro bereziak: harrera-ikastaroak etorkinentzat (AISA), mintza-praktika, gurasoentzat, enpresentzat...

A1 eta A2 mailetako ziurtagiriak lortzeko aukera, eta HABEko deialdi ofizialetan parte hartzeko aukera.

Tarifa bereziak: guraso, ikasle, langabetu, merkatari/ostalari, enplegatu eta 65 urtetik gorakoentzat %50eko deskontua. Bestelako deskontuak ere baditugu, asistentziagatik eta diru-sarrerengatik. Begiratu

 

Bulego ordutegia: 08:30-14:00 / 16:30-19:00      

PORTALEA Bista Eder, 10-2. pisua    943 700912