Munduko paisaiak kanpaina: Kulturartekotasuna

2015/10/29
Kanpaina honen helburua honako hau da: liburutegiek beren zerbitzuak kulturanitza eta aldakorra den gizartearen beharretara egokitzen dituztela erakustea. Gure liburutegira herrialde ezberdinetako kolektiboetako pertsonak hurbiltzen dira, hizkuntza ezberdinak erabiltzen dituztenak eta, era berean, kultura ezberdinak dituztenak.

Eibarko Liburutegiak Maroko, Bolivia, Txina, Sahara eta Nepal herrialdeak landu ditu kanpaina honen bitartez. “Gure hizkuntzak ikasteko aukera Liburutegian” izeneko kanpainaren bitartez etorkinei hizkuntza ofizial biak ikasten lagunduko dieten materialak bildu genituen. 

Aurten Kulturartekotasuna hartuko dugu oinarritzat, Eibarren burutuko den Kulturanitz hilabetea programa osatzeko asmoarekin.

Antolatuko diren ekitaldiak honako hauek izango dira:

  • Kulturartekotasunari buruzko materialak, haur eta gazteentzat zuzenduta batez ere, biltzen duen gida bibliografikoa eta interesgunea. Hilabete osoan egongo da ikusgai.
  • “Literatura del mestizaje femenino europeo” hitzaldia, Josune Muñoz-en (Skolastika) eskutik. Azaroaren 4an burutuko da, arratsaldeko 6etan Portaleako Areto Nagusian.
  • El mundo en bicicleta” pelikularen emanaldia azaroaren 10ean, arratsaldeko 7etan, Portaleako Areto Nagusian. Andoni Rodelgo eta Alice Goffart beraien seme-alabekin munduan zehar egindako bidaia kontatzen da pelikula honetan.
  • Eta bukatzeko, Zapatuko ipuina programaren saio berri bat: Mundu berri.nol?, Ana Rodríguez-en eskutik. Azaroaren 28an, arratsaldeko 6etan Umeen Liburutegian.
Munduko paisaiak kanpaina: Kulturartekotasuna

Kartela