Kirola familian zerbitzua abiatzear da

2015/11/03
Eibarko Udalak eta Eibarko Udal Kirol Patronatoak udazken-neguko larunbat eta igande arratsaldeetan ume (2-5 urteko haurrentzat) eta gurasoentzat jolasteko gunea irekiko dute Ipuruako Kiroldegian.

Umeek gurasoekin jolasteko aukera izango dute, ez da zaintza toki bat izango, umeek gurasoeekin jolasteko gune bat baizik. Zerbitzua larunbat eta igandeetan zabalduko da 17:30etatik 19:30etara. Azaroaren 7a larunbata izango da irekiera eguna.

Zerbitzua gurasoek kudeatzen dute, beraz, arduradunak behar beharrezkoak ditugu zerbitzua martxan jartzeko. Zerbitzuaren ardura lanak betetzeko  gazteria@eibar.eus helbide elektronikora idatzi behar da izen abizenak eta arduradun lanak betetzeko aukeratu den eguna zehaztuz. Arduradunik egon ezean zerbitzua ez da zabalduko.

Arduraduna dagoen edo ez jakiteko ondorengo estekan kontsultatu dezakezu. Klikatu hemen

Informazio gehiago behar izanez gero klikatu hemen