Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena: interesgunea eta gida bibliografikoa

2017/04/24

Liburutegiak bat egiten du Eibarko bonbardaketaren 80. urteurrena gogoratzeko antolatutako ekitaldiekin

 

Eibarrek sufritutako bonbardaketak apirilaren 24 eta 25ean izan ziren batez ere. Gertaera haiek zehatz ezagutzeko jarduera programa bat prestatu da, herritarrek ezagutu dezaten nolakoa zen gure aurrekoen Eibar hura eta zelako egoera gogorrak bizi behar izan zituzten. 

Liburutegiak liburu eta ikus-entzunezko batzuk hautatu eta aurkezten ditu gida bibliografiko eta interesgune batean gaurtik aurrera; dugun informazioa material horietan dagoenarekin gehitzea da gure asmoa. 

Gidak atal hauek ditu: bonbardaketa, Gerra Zibila Euskadin, oroitzapenak eta Juan Pablo Fusiren obra batzuk. 

 

Material guztia Liburutegiko sarreran egongo da gure erabiltzaileen eskura eta maileguan hartu ahal izango da.