Arrateko Ama kantua herri guztiaren esku webgune honetan

2017/02/09
Arrateko Ama kantu ezaguna 1933an idatzi zuten Don Poli Eibarko parrokoak (letra) eta Juan Bautista Gisasola musikari ezagunak (musika). Jatorrizko kantu luzeago haren bertsio laburtua da gaur egun abesten dena. Oraingo honetan informazio osoa argitaratzen dugu: jatorrizko letra, gaur egungoa, Gisasolaren partitura eta abestiaren MP3a, Usandizaga disketetxeak 60. hamarkadan grabatutakoa.

Jende guztiaren esku jartzen dugu gure herriko kantarik ezagunena: “Arrateko Ama”. Arrate Irratiari esker eskuratu dugun grabazio zahar bat da,  60. hamarkada ingurukoa, Jon Oñatibiak sortu zuen Usandizaga disketxeak argitaratu eta Usandizaga abesbatzak kantatutakoa. 

Arrateko Ama Polikarpo Larrañaga abade soraluzetarrarena da; musika, Juan Bautista Gisasola musikagile ezagunarena.

Arrateko ama, gure zaindari onena,

gure herri dana hartu eta zaindu, Ama.

Zure semean eskerrak iritsi dagiguz

danok zerura juan gaitezen, Ama, egizu.

Berbak: Don Poli Larrañaga.
Musika: Juan Bautista Gisasola

 

Entzun abestia MP3a honetan:

 

Arrateko Amaren inguruko informazio osagarria (abestiaren letra osoa, MP3a eta partitura) orrialde honetan ipini dugu: Arrateko Ama.

 

Arrateko Ama kantua herri guztiaren esku webgune honetan

Arrateko eliza eta Amabirjina 1935 inguruan (abestia idatzi zen sasoian).

etiketak: