“Argazki baten istorioa ”

2016/04/05
Euskal Estatutuaren plebiszitua zela-eta 1933ko azaroaren 5ean Eibarrren Indalezio Ojangurenek egin zuen argazkia aitzakia hartuta, bisita gidatuak izango dira Udaletxean.

 

DBHko ikasleentzat Nerea Alustiza historialariaren eskutik.      

Hiru atal:

  • Udaletxearen aurrean Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zenekoa azalduko da.
  • Foto call-a egingo da Udaletxeko patioan, Emakumeak bozka ematen Eibarren argazkiaren erreprodukzioarekin batera. Argazkia azalduko da eta baita II. Errepublikan emakumeek lortu zituzten eskubideak ere.
  • Udaletxeko balkoia bisitatuko da.

 ********************************************************************************************

 Apirilaren 11tik 29ra.  

10:00, 11:00, 12:00, 13:00 etan

 Iraupena: 40 minutu.

Bisitaren hasiera Untzaga Plazan.

 

Izen-ematea: apirilaren 4tik 22ra

PORTALEA   Tlf. 943 708435 -  kultura@eibar.eus

“Argazki baten istorioa ”

Indalecio Ojanguren Fondoa - Eibarko Udal Artxiboa