“Argazki baten istorioa ”
2016/04/05

Euskal Estatutuaren plebiszitua zela-eta 1933ko azaroaren 5ean Eibarrren Indalezio Ojangurenek egin zuen argazkia aitzakia hartuta, bisita gidatuak izango dira Udaletxean.
DBHko ikasleentzat Nerea Alustiza historialariaren eskutik.
Hiru atal:
- Udaletxearen aurrean Eibarren II. Errepublika aldarrikatu zenekoa azalduko da.
- Foto call-a egingo da Udaletxeko patioan, Emakumeak bozka ematen Eibarren argazkiaren erreprodukzioarekin batera. Argazkia azalduko da eta baita II. Errepublikan emakumeek lortu zituzten eskubideak ere.
- Udaletxeko balkoia bisitatuko da.
********************************************************************************************
Apirilaren 11tik 29ra.
10:00, 11:00, 12:00, 13:00 etan
Iraupena: 40 minutu.
Bisitaren hasiera Untzaga Plazan.
Izen-ematea: apirilaren 4tik 22ra
PORTALEA Tlf. 943 708435 - kultura@eibar.eus