Eibarko Udala

Kultura Saileko Zerbitzuen karta

Eibarko Kultura Saila Eibarko Udalaren zerbitzua da eta arlo horretan Eibarko eta bailarako herritarren kultur nahiak asetzea du helburu, zenbait disziplina ezberdinetako programa aurrera eramanez eta ekipamenduak kudeatuz. Herriko jaiak eta kultur esparruan ematen diren dirulaguntzak ere Kultura Sailak kudeatzen ditu. Zerbitzu-karta honen bidez, gure eguneroko lanean eskaintzen ditugun zerbitzuak eta horiek aurrera eramateko gure gain hartzen ditugun konpromisoak azaldu nahi dizkiegu hiritarrei. Hau dena, zerbitzuaren kalitateari dagokionez, etengabeko hobekuntza lortzeko helburuarekin.

Misioa:

Kultura Sailaren misioa Eibarko eta inguruko herritarrek kultura arloan dituzten nahiak asetzea da, kultura programa anitza eta parte hartzailea antolatuz eta kultura ekipamenduak kudeatuz. Horretarako, hainbat ekintza antolatzen ditugu gure lan-eremuan (arte plastikoak, musika, antzerkia, irudigintza eta jaiak). Herriko taldeekin elkarlanean ere egiten dugu lan.

Bisioa:

Eibarko Udala erreferente bat izatea kulturaren esparruan, kultur adierazpenen antolaketan, erakunde publikoen, pribatuen, kultur taldeen eta arte-sortzaileen arteko sinergiak aprobetxatzeko gaitasunagatik. Hiria gai izatea arte-sortzaile profesionalen sare bat sortzeko, eta, horrez gain, hiriko zein eskualdeko publiko finkatuak izatea.

Balioak:

  • Izaera integratzailea: era guztietako erabiltzaileentzako zerbitzuak eta informazio euskarri anitzak eskaintzea. Kultur programazioa anitza izatea.
  • Aukera berdintasuna: aukera-berdintasuna bermatzea zerbitzuan eta sarbidean, formatua zein delarik ere, irizpide komertzialak eta ideologikoak alde batera utzita.
  • Heziketarekiko konpromisoa: herritarrek duten ikasteko premia eta beharrizana kontuan harturik, kultur programazioa heziketaren sostengu bilakatzea eta informazio-gizartearen alfabetatze beharra asetzea.
  • Izaera berritzailea: berrikuntza teknologikoaren eta aldaketen moldaketan parte hartzea.
  • Parte-hartzea: parte hartzeko kanalak ezartzea eskainitako programazio, jaietako egitarau eta  zerbitzuetan.

Arduradunak:

Arduradun politikoa: Francisco Javier Lejardi Galarraga

Arduradun teknikoa: José Luis González Blanco

Hainbat datu:

PORTALEA

Telefonoa: 943 708 435 / 943 708 439

Faxa: 943 708 436

Helbidea:        PORTALEA eraikina, 1. Solairua

                        Bista Eder, 10 – 1.a  -  20600 EIBAR

Helbide elektronikoa: kultura@eibar.eus

Web-orria: www.eibar.eus/eu/kultura

Ordutegi arrunta (urritik Sanjuanetara)

astelehena - ostirala 9:00 - 21:30

larunbata 10:00 - 13:30 / 16:00 - 21:00

igandea 10:00 - 13:00 / 16:00 - 21:00

ERAKUSKETA ARETOA

asteartea - igandea 18:30 - 20:30

COLISEO ANTZOKIA

Sarreren salmentaren ordutegia: SARREREN SALMENTA

Zinemarako:

17:00etako emanaldia: ordubete lehenagotik leihatila zabalik. Gainerako emanaldiak: ordu erdi lehenagotik zabalik.

Beste ikuskizunetarako 

Salmenta arrunta: ordubete lehenagotik leihatila zabalik.

Aldez aurreko salmenta: astelehen eta barikuetan, 17:30etik 19:30era.

Kutxabanken zerbitzu anitzeko kutxa automatikoak: edozein finantza-txartelek balio du (zuzeneko ikuskizunetarako bakarrik).

Internet bidez: Kutxabanken webgunea erabili behar duzu: www.kutxabank.es (zuzeneko ikuskizuentarako bakarrik.    

'Coliseoaren laguna': %30eko beherapena edozein ikuskizunetarako. 

GPS Koordenatuak:

Latitudea:  43,1846674884

Longitudea: -2,46999263763428