Konpromisoak

KALITATEA SUSTATZEKO KONPROMISOAK:

KONPROMISOEN ADIERAZLEAK

(Nola neurtuko dugu)

Informazioa eta arreta

Erabiltzaileak modu egokian, abegikorrean eta profesionalean artatzea. Asebetetze-inkestan egindako galderetan 10 puntutik 6 lortzea.

Erabiltzaileei egiten zaien inkestan bi galdera hauetan lortutako asetasun-maila:

-       Langile-bezero harremana (tratua, harrera...)

-       Informazio bilaketan jasotako laguntza.

Kultur programazioa

Kantitatea, kalitatea, pluralitatea eta egunerokotasuna kontuan izatea kultur programazioan. Asebetetze-inkestan egindako galderetan 10 puntutik 6 lortzea.

Erabiltzaileei egiten zaien inkestan programazioari buruzko galderetan lortutako asetasun-maila.

Hilero antolatzea antzerki-emanaldi bat helduentzat, antzerki- emanaldi bat umeentzat, kontzertu bi eta bi erakusketa gutxienez. Asebetetze-inkestan egindako galderetan 10 puntutik 6 lortzea.

Urtean antolatzen diren ekitaldien kontaketa.

Inkestak.

Kultur ekitaldiak zabaltzeko euskarri egokiak izatea, bai sare sozialetan, bai paperean, herritarrek kultur programazioaren informazio zehatza izan dezaten. Kultur gidarekin 1000 harpidedunengana  heltzea. Facebooken 1300 jarraitzaile izatera heltzea. Eta Twitteren 1000etara.

 

Sare sozialetan ditugun jarraitzaileen kontaketa.

Inkestak.

Gure sare sozialetako partaidetza.

Kulturako eta jaietako ekitaldi guztietan segurtasuna bermatzea.

Zero gertakari eskainitako kultura eta jaietako ekitaldietan.

Gertakarien erregistroa eta jarraipen-taula.

Udaltzaingoarekiko koordinazioa.

 

Kulturako ekipamenduak

Zerbitzuak emateko gela eta ekipamendu egokiak eskaintzea, garbitasunaren eta erosotasunaren aldetik. Asebetetze-inkestan egindako galderan 10 puntutik 6 lortzea.

Erabiltzaileei egiten zaien inkestan instalazioari buruzko galderaren asetasun- maila.

 

Gure ekipamenduetara etortzen diren pertsonen kopurua handitzea, betiere, jasangarritasunaren irizpidean oinarrituta, eta, batez ere, guregana hurbiltzen ez diren kolektiboak aintzat hartuta.

 

 

Urteko kontaketa.

Kolektibo berrien presentzia.

Sarreak erosteko erraztasunak ematea: Internet, aurrez aurre...

Kexen eta iradokizunen atalean, urtean 10 kexa baino gutxiago jasotzea.

Jasotako kexen erregistroa.

 

Kulturak kudeatzen dituen dirulaguntzak

 

Herriko kultur taldeek Kultura sailaren bidez  izapidetzen dituzten dirulaguntzen tramitazioa erraztea. Asebetetze-inkestan egindako galderan 10 puntutik 8 lortzea.

Herriko kultura taldeei egingo zaizkien inkestetan jasotako iritziak.

 

Konpromisoen betetze-maila

Gure konpromisoen betetze-mailaren jarraipena egingo dugu, eta horretarako, hainbat adierazle ezarri. Datuak hiru urtez behin jaso eta aztertuko ditugu, eta behar diren ondorioak aterako. Jarraipen horri dagokion informazioa Eibarko Udalaren web-orrian argitaratuko da.

Aitortutako konpromisoen ez betetzeak konpentsatzeko har daitezkeen neurriak

Hartutako konpromiso horietakoren bat bete ezean, arrazoiak aztertu eta hobetzeko ekintzak martxan jarriko dira, betiere konpentsatzeko neurriak gure esku badaude.

Zerbitzuarenak ez diren arrazoi ez ohikoak direla-eta konpromisoak behar bezala betetzen ez badira, ahalik eta arinen hartuko dira beharrezko neurriak, erabiltzaileek eraginik jaso ez dezaten.