Gaztetan

Eibarko Udalak DBHko 1. mailatik 4. mailara bitarteko nerabeentzat uda partean martxan jartzen duen zerbitzua da.

Helburuak:

 

  • Eibarko 12-16 urte bitarteko nerabeen artean aisialdiaz gozatzea modu aktiboan.

  • Nerabeen zaletasunak jorratzeko bideak eskaintzea, hezkuntza formaletik at dauden esparruak landuz edo zabalduz, jarduera desberdinen bitartez.

  • Akanpada bitartez naturarekin duten harremana sakontzea eta natura zaintzeko beharra azaltzea.

  • Elkarbizitza eta errespetua bezalako balioak bultzatzea.

  • Autonomia garatzea, nork bere buruaren antolaketan gaitasuna lortzea.

  • Lagun berriak egiteko gunea eskaintzea.

     

     

    Azken urteetan Urdaibara joan gara akanpada egitera eta izen-ematea Indianokua gaztelekuan izaten da. Izen ematea hirunaka edo launaka egiteko aukera dago. Irteera honen prezioa 75€koa da. Anai-arrebak joanez gero, bakoitzak 65€.