Ego Ibarra batzordea

Iragana ezagutzen ez duen herriak ez du etorkizunik leloan oinarrituta, hauexek dituzue batzordearen ildo nagusiak: Eibarko ondare historikoa eta kulturala aztertzea, berreskuratzea eta zabaltzea; oroimen historikoa lantzea eta ikerketa bultzatzea. Batzorde honen sustraietan nahitaezkoa da herriko jendearen laguntasuna eta babesa, gure herria maite duen jende ororena edo historiarekiko zaletasuna duten pertsona guztiena. Azken finean, gure zeregina egitean baino gehiago eragitean baitatza.

Loturaren helbidea: /eu/kultura/egoibarra-batzordea