Zuloagaren koadroen zozketa apirilaren 28an izango da, eguerdiko 13:00etan. Emaitza apirilaren 29an emango da ezagutzera.

2021/04/20

Herriko dendetan erakutsi ziren 28 margolanak zozketatuko dira, Elikagaien Bankuko lehendakari andrea eta arduradunak, Eibarko alkatea eta Ego Ibarraburua aurrean daudela.

Zuloagaren koadroen erakusketak oso harrera ona izan zuen herritarren artean, eta dendetan jarrita egon ziren lanak Elikagaien Gipuzkoako Bankuaren esku utzi ziren erakunde horrentzako dirua biltzeko asmoz, lan benetan handia egiten baitu elikagaiak banatzen. Horretarako, hitzarmena sinatu zuten Eibarko alkateak eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuko lehendakariak.  

Bankurako dirua biltzeko epea martxoaren 19an amaitu zen, eta, agenda kontuak alde batetik,  eta Aste Santua bestetik, azkenean, zozketa apirilaren 28ra arte atzeratu da. Egun horretan egingo da Udaletxeko Batzar Aretoan, eta bertan izango dira Belen Méndez de Vigo Elikagaien Bankuko lehendakaria, Jon Iraola alkatea, Idoia Sarasqueta Ego Ibarraburua, José María Beitia Bankuak eskualdean duen ordezkaria eta Eibarren erakunde horretan lanean ari diren pertsonak.

Hilaren 29an jakinaraziko da zozketaren emaitza. Zozketa horren bidez, 28 zenbaki aterako dira boto-ontzi batetik, eta koadro bakoitzari beste zenbaki bat emango zaio. Apirilaren 30etik maiatzaren 15era bitartean, saritutako pertsonek udaletxeko 2. solairuan (Ego Ibarra) jaso ahal izango dute beren koadroa, goizez (astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara).

Hona hemen margolanen zerrenda eta bakoitzari esleitu zaion zenbakia:

1. MADAME MALINOWSKAREN ERRETRATUA/RETRATO DE  MADAME MALINOWSKA   (LA RUSA)
2. JESUKRISTO ODOLETAN/EL CRISTO DE LA SANGRE
3. MONJE DOMINGOTARRA/MONJE DOMINICO
4. BODEGOIA – MADARIAK/LAS PERAS DE DON GUINDO
5.  ADELA DE QUINTANA ANDREAREN ERRETRATUA/DOÑA ADELA QUINTANA MORENO
6.  DANTZARIA/LA BAILARINA
7.  OTERITO/LA OTERITO
8. PABLO URANGA PINTATZEN/ DON PABLO URANGA PINTANDO  
9. MATHIE DE NOAILLESEN KONDESAREN ERRETRATUA /  RETRATO DE LA CONDESA MATHIE DE  NOAILLES
10. ANDREA EGUZKITAKOAREKIN/LA DAMA DE LA SOMBRILLA
11. MADEMOSEILLE SOUTY Á LA GARÇON/MADEMOSEILLE SOUTY Á LA GARÇON
12. RAMON SUAREZ MUTIKOA/EL NIÑO RAMÓN SUÁREZ ZULOAGA
13. SEGOVIAKO ETXE ZAHARRAK/VIEJAS CASAS DE SEGOVIA
14. LOLAREN BURUA/CABEZA DE LOLA
15. ORTEGA Y GASSETEN ERRETRATUA/RETRATO DE ORTEGA Y GASSET
16. VALENTINE DETHOMASEN ERRETRATUA/RETRATO DE VALENTINE DETHOMAS
17. PLÁCIDO ZULOAGA BERE TAILERREAN/DON PLÁCIDO ZULOAGA EN SU TALLER
18. LOLITA MUTH BEN MAACHA/ LOLITA MUTH BEN MAACHA
19. IGNACIO ZULOAGAREN AUTOERRETRATUA EHIZTARI JANTZITA/AUTORRETRATO DE IGNACIO ZULOAGA DE CAZADOR
20. AUTOERRETRATUA/AUTORRETRATO
21. CAMPO ALEGREKO KONDEAREN ERRETRATUA/RETRATO DEL CONDE DE CAMPO ALEGRE
22. LARRAPIDI BIOLINISTAREN  ERRETRATUA/EL VIOLINISTA LARRAPIDI
23. UNTZAGAKO ZEZEN KORRIDA/CORRIDA DE TOROS EN UNZAGA
24. ERRIOXAKO PAISAIA/PAISAJE DE LA RIOJA
25. TOLEDOKO IKUSMIRA/VISTA DE TOLEDO
26. NIRE LEHENGUSINAK/MIS PRIMAS
27. URKIZUKO ITURRIA/FUENTE DE EIBAR
28. BALENCIAGA PINTOREAREN ERRETRATUA/RETRATO DEL PINTOR BALENCIAGA

Urkizuko iturria, Ignacio Zuloaga.

Urkizuko iturria, Ignacio Zuloaga.

etiketak: egoibarra