Eibarko Udala

ZEOS programa: osasun eta ongizate digitala saretzen

2024/10/31
Zeos programa

Eibarko Udalak eta Altxauburua Eibar elkarteak Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalen hitzaldia antolatu dute.

Mugikorrarekiko adikzioa errealitate bihurtu da azken hamarkada honetan eta, era berean, nerabeen arteko osasun mentaleko arazoak inoiz baino kopuru altuagoetan ditugu. Programa honen bitartez, Hezkuntza Komunitateak (familiak, eskolak eta ikasleak) ahaldundu, eta tresnak (ezagutza, bideak, irtenbideak) eman nahi zaizkie mugikorraren auziari behin betiko erantzuna emateko. Horrez gain,  programak gaur egun nerabeek bizi dituzten gaixotasun psikoemozionalei eta egoera desatsegin ohikoenei buruzko ezagutza eta helduleku praktikoak jarri nahi ditu komunitate horien eskura, guztion artean egungo egoerari buelta eman ahal izateko. Gure lurraldea arlo hauetan eskumena duten Hezkuntza Komunitateekin integratzea da helburua, horrela, gure nerabeen ongizatea hobetu eta etorkizun osasuntsuago bat eraikitzeko guztiontzat.

Hitzaldiak abenduaren 2, 3, 9 eta 10ean izango dira Coliseo antzokian. Lau saio dira, eta guztietara bertaratzea gomendatzen da.

Saioetan parte hartzeko formulario hau bete behar da:

https://formularioak.eibar.eus/eu/zeosprograma

Hitzaldien hizkuntza: euskara

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara

Saioak:

  1. Mugikorraren auziaren inguruko formazio integrala
  2. Sare sozialen arriskuen eta erabileraren gaineko formazioa
  3. Osasun mentalean barrena
  4. Nerabezaroan barrena: beldurrak, balioak, autoestimua eta identitatea eraikitzearen garrantzia