Eibarko Udala

Zapatuetako tailerrak 2025-01. Zozketen emaitzak

2025/02/03
Zapatuetako tailerrak 2025-01
Urtarrilaren 29an amaitu zen "Zapatuetako tailerretan" aurrematrikula egiteko epea. Taldeak jarraian azaltzen diren zerrendetan kontsultatu ahal dituzue. (Klikatu ordutegiaren gainean).

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2019an jaiotakoentzat)

TXOTXONGILOAK. Tailer hau Portalean egingo da. Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

  • 1. txanda: 11:00-12:30. Ez da talderik sortu
  • 2. txanda: 16:30-18:00. Haur guztiak onartuak
  • 3. txanda: 18:15-19:45. Ez da talderik sortu

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

GOMA EVA. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

MUSIKA INSTRUMENTUAK BIRZIKLAPEN TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da.

  • 1.txanda: 16:30-18:00. Haur guztiak onartuak
  • 2.txanda: 18:15-19:45. Ez da talderik sortu.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

AKRODANCE. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da. Haurrak batzeko gunea, El Casco eraikin parean dagoen sarreratik izango da.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

GOMA ESPUMA. Tailer hau Jazinto Olabeko Ludotekan egingo da.

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko.

Tailer guztietako ikasleei kontu korrontetik pasatuko zaie ikastaroaren ordainketa