Zapatuetako tailerrak 2024-01. Zozketen emaitzak

2024/02/14

Otsailaren 12an amaitu zen "Zapatuetako tailerretan" aurrematrikula egiteko epea. Taldeak jarraian azaltzen diren zerrendetan kontsultatu ahal dituzue. (Klikatu ordutegiaren gainean).

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2018an jaiotakoentzat)

DASS MASA TAILERRA. Tailer hau Portalean egingo da. Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

  • 1. txanda: 11:00-12:30. Haur guztiak onartuak
  • 2. txanda: 16:30-18:00. Haur guztiak onartuak
  • 3. txanda: 18:15-19:45. Ez da talderik sortu

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

BURUHANDIAK. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

  • 1.txanda: 11:00-12:30. Ez da talderik sortu
  • 2.txanda: 16:30-18:00. Ez da talderik sortu
  • 3.txanda: 18:15-19:45. Ez da talderik sortu

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

MUSIKA INSTRUMENTUAK BIRZIKLAPEN TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da.

  • 1.txanda: 16:30-18:00. Haur guztiak onartuak
  • 2.txanda: 18:15-19:45. Haur guztiak onartuak

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

FUNKOUR. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da. Haurrak batzeko gunea, El Casco eraikin parean dagoen sarreratik izango da.

  • 1.txanda: 17:00-18:15. Haur guztiak onartuak
  • 2.txanda: 18:15-19:30. Haur guztiak onartuak

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

GLOBOFLEXIA eta PAPIROFLEXIA. Tailer hau Jazinto Olabeko Ludotekan egingo da.

  • 1.txanda: 16:30-18:00. Haur guztiak onartuak
  • 2.txanda: 18:15-19:45. Haur guztiak onartuak

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko.

Tailer guztietako ikasleei kontu korrontetik pasatuko zaie ikastaroaren ordainketa