Zapatuetako tailerrak 2024-01

2024/01/24

Urtarrilaren 29an zabalduko da aurrematrikula-epea 5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendutako zapatuetako tailerretan izena emateko. Aurrematrikula online egin behar da. Aurtengo neguan izango ditugun tailerrak hauexek izango dira: Dass masa, buruhandiak, musika instrumentuak material birziklatuekin egiteko tailerra, Funkour eta globoflexia.

Zapatuetako tailerren neguko txanda hastear dago. 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzako tailerrak dira. Arlo ezberdinetako tailerrak eskaintzen dira adinaren arabera sailkatuak eta bakoitzak egutegi eta ordutegi bereziarekin. Hauek dira eskaintzen diren tailerrak:

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2018an jaiotakoentzat)

DASS MASA. Tailer hau Portalean egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 17, 24 eta martxoak 2)  11:00etatik 12:30era ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 29tik otsailaren 12 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2024-01-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

BURUHANDIAK. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 17, 24 eta martxoak 2)  11:00etatik 12:30era ; 16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 29tik otsailaren 12 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2024-01-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

MUSIKA INSTRUMENTUAK BIRZIKLAPEN TAILERRA. Tailer hau PORTALEAn egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 17, 24 eta martxoak 2)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 29tik otsailaren 12 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2024-01-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

FUNKOUR.Funky-a eta Parkour. Tailer hau ERREBALEKO 1. solairuan egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 17, 24 eta martxoak 2)  17:00etatik 18:15era; 18:15etik 19:30etara

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 29tik otsailaren 12 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2024-01-en egin beharko da.

Enpresa: KALETIK

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

GLOBOFLEXIA eta PAPIROFLEXIA. Tailer hau JAZINTO OLABEKO ludotekan egingo da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Otsailak 17, 24 eta martxoak 2)  16:30etik 18:00etara ; 18:15etik 19:45era

Prezioa: 10 € Eibarren erroldatuta daudenentzat. 20 € Eibartik kanpokoentzat

Aurrematrikula urtarrilaren 29tik otsailaren 12 arte eta online https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2024-01-en egin beharko da.

Enpresa: ASTIXA

Aurrematrikula egiteko epea amaitutakoan behin-behineko zerrendak eskuratuko dira eta taldeen kudeaketa egingo da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web-orrian emango da (www.eibar.eus), otsailaren 13an.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: otsailaren 13an 10:00etan. Zozketaren emaitza otsailaren 15ean eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Behin betiko zerrendetan dauden ikasleek matrikula-orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko

Matrikularen zenbatekoa ordainketa bakar batean kobratuko da, erreziboa helbideratuta. 10 € Eibarren erroldatuta daudenak eta 20 € Eibartik kanpokoak.