Zapatuetako tailerrak 2021-02

2021/10/15

Zapatuetako tailerretan -5 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta- parte hartu nahi baduzu aurre-matrikula epea urriaren 25ean zabalduko da eta On line egin beharko da. Animalien txotxongilo eskulanak, instrumentu musikalak, artilearen mundua, magia eta Erdi Aroko artisautza izango dira udazken honetan izango ditugun tailerrak.

Zapatuetako tailerren udazkeneko txanda hastear dago. 5 urtetik 11 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako tailerrak dira. Arlo ezberdinetako tailerrak eskeintzen dira adinaren arabera sailkatuak eta bakoitzak egutegi eta ordutegi bereziarekin. Hauek dira eskeintzen diren tailerrak:

Haur Hezkuntzako 3. mailakoentzat (2016an jaiotakoentzat)

Animalien txontxongilo eskulanak. Tailer hau Portalean burutuko da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 6, 13 eta 20)  11:30etatik 13:00era ; 16:30etatik 18:00era ; 18:15etatik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta dauzenentzat. 20€ Eibartik kanpokoentzat

Aurre matrikula azaroaren 1ean amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2021-02-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 1. mailakoentzat

Instrumentu musikalak. Tailer hau PORTALEAn burutuko da

Talde hauetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da AITAk edo AMAk ere parte hartzea.

Hiru ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 6, 13 eta 20)  11:30etatik 13:00era ; 16:30etatik 18:00era ; 18:15etatik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta dauzenentzat. 20€ Eibartik kanpokoentzat

Aurre matrikula azaroaren 1ean amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2021-02-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 2. mailakoentzat

Artilearen mundua. Tailer hau PORTALEAn burutuko da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 6, 13 eta 20)  16:30etatik 18:00era ; 18:15etatik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta dauzenentzat. 20€ Eibartik kanpokoentzat

Aurre matrikula azaroaren 1ean amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2021-02-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat

Magia. Tailer hau JAZINTO OLABEko ludotekan burutuko da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 6, 13 eta 20)  16:30etatik 18:00era ; 18:15etatik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta dauzenentzat. 20€ Eibartik kanpokoentzat

Aurre matrikula azaroaren 1ean amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2021-02-en egin beharko da.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailakoentzat

Erdi Aroko artisautza. Tailer hau PORTALEAn burutuko da

Bi ordutegi ezberdin daude:

(Azaroak 6, 13 eta 20)  16:30etatik 18:00era ; 18:15etatik 19:45era

Prezioa: 10€ Eibarren erroldatuta dauzenentzat. 20€ Eibartik kanpokoentzat

Aurre matrikula azaroaren 1ean amaitzen da eta On line https://formularioak.eibar.eus/eu/zapatuetakotailerrak2021-02-en egin beharko da.

Aurrematrikula egiteko epea amaitzerakoan behin-behineko zerrendak lortuko dira eta taldeen kudeaketa burutuko da. Izena eman duten pertsonen kopurua ez bada heltzen ikastaroa emateko ezarritako gutxieneko ikasle-kopurura, ez da ikastarorik egingo. Abisua udalaren web orrian emango da (www.eibar.eus), azaroaren 3an.

Matrikularako izena eman dutenen kopurua ezarritako gehieneko ikasle-kopurutik gorakoa bada, ikasleen aukeraketa zozketa bidez egingo da. Zozketa Portalean egingo da. Hona hemen zozketa-eguna eta ordua: azaroaren 3an 10:00etan. Zozketan emaitza eguerdiko 12:00etan argitaratuko da.

Zozketako arauak eta oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen

Behinbetiko zerrendetan dauden ikasleak matrikula orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren aurreneko egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko

2016 ikasleak, LH 1, LH 2, LH5 eta LH6-ko ikasleek tailerrean bertan ordaindu beharko dute. 10€ Eibarren erroldatuta daudenak eta 20€ Eibartik kanpokoak.

LH3 eta LH4-ko ikasleei kontu korrontetik pasatuko zaie ikastaroaren ordainketa.