XX. Eskola arteko bakailao lehiaketa
2024/10/21

Azaroaren 16an, larunbata, Errebal Plazan XX. Eskola arteko bakailao lehiaketa izango da, 10:30ean.
Eibarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako, Eibar BHIko, Aldatzeko eta La Salle Azitaingo ikasleak elkartuko dira Errebal Plazan, 10:30etik aurrera XX. Eskola arteko bakailao lehiaketan.
DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailako ikasleek sari gisa bikotearentzat 200€ izango dute, garaikurra, eta ikastetxerik onenaren saria banatuko da. Izen-ematea azaroaren 1etik 11ra egin beharko da https://formularioak.eibar.eus/eu/eskolaartekobakailaolehiaketa2024 formulariotik.
Oinarriak kontsultatzeko klikatu hemen.