egoibarra
XVII. mendeko kantu-liburuen inguruan Jon Bagües musikologoak San Andres elizan eman zuen hitzaldia Ego Ibarraren Youtube kanalean dago
2022/02/17

Eibarko parrokiako kantu-liburuen historia ezagutaraztea da asmoa.
Joan zen otsailaren 12an jarri ziren ikusgai San Andres parrokiako altxorrik preziatuenetako batzuk: XVII. mendeko 13 kantu-liburu eta geroxeagoko beste kantu-liburu bat.
Ederto asko azaldu zuen Jon Bagues musikologoak kantu-liburuen historia eta, orokorrean, eliz musikaren historia bera ere. Ego Ibarrak, altxor horien historia ezagutarazteko asmoz, Youtubeko kanalean jarri du hitzaldiaren bideoa.