XI. Transmisio mintegia Eibarren: transmisiotik sozializaziora

Mintegiko iragarkia

Mintegiko iragarkia

2021/03/10

Martxoaren 16an izango da, udaletxeko areto nagusian, 9:00etatik 14:00etara. Aurrez aurreko mintegia 20 lagunetara mugatuko da (eibartarrentzat) baina streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da eta baita galderak bota eta parte hartzeko ere.

Pandemiak berak nolako eragina izan duen isladatzen saiatuko dira hizlariak, krisialdiak aldaketa sasoiak ere badirelako eta kontziente izan edo ez guzti honek eragina izango duelako euskaldunongan edota etorkizuneko euskaldunengan.

Goiza bi zatitan banatuko da, eta ahozkotasunak, sare sozialek eta hedabideek izan duten papera aztertu ondoren, esperientzia edo kasu praktikoak aurkeztuko dira.
Mintegia euskara elkarteetako kide, udaletako euskara teknikari, aisialdi taldeetako ordezkari eta irakasleei zuzenduta dago bereziki, baina edonor da ongietorria.

Aurten matrikula doan da, baina streaming bitartez jarraitzeko ere izena eman behar da.

Ikusi EGITARAUA

Eman izena HEMEN

Mintegia ...eta kitto! Euskara elkarteak antolatu du, Eibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin