Eibarko Euskara Hiztegia www.berbategia.eus plataforman dagoeneko.

Berbategia euskara hiztegiaren pantailaren irudia

Berbategia euskara hiztegia

2023/08/29

Eibarko Udalak bat egin du Berbategia proiektuarekin eta dagoeneko Eibarko Euskara Hiztegia ere www.berbategia.eus euskara hiztegian txertatua dago.

Berbategia euskalkien altxorra jasotzeko diseinatu den eta auzolanean egiteko asmoa duten hiztegia da. Horretarako Euskalkien Lagunak izeneko lantaldea dago eta Iberbaren laguntza teknikoa du, helburu euskalkien altxorra zaintzea eta ikertzaileen esku tresna eraginkorra jartzea dituelarik.

Berbategia.eus plataforman 29 herri eta eskualdetako euskara hiztegien bilketa lana egin da. Eta horien artean sartu da www.eibarko-euskara.eus hiztegia ere. Plataforma horretan guztira 97.301 sarrera daude eta horietatik Eibarko Euskara Hiztegikoak 15.360 dira.

Honako hauek dira www.berbategia.eus plataforman kontsultatzeko moduan dauden hiztegiak:

HERRIA

 

SARRERAK

1.       Arratia-Oinarrizkoa

 

303

2.       Arrieta

 

6190

3.       Azkoitia

 

1700

4.       Bakio

 

2833

5.       Berango

 

4628

6.       Bermeo

 

92

7.       Bilbo

 

2.663

8.       Bizkaia

 

371

9.       Busturialdea esakerak   

 

149

10.   Busturialdea Gernikako berbak

 

363

 

11.   Busturialdea irainak

 

297

12.   Derio

 

4863

13.   Eibar

 

15360

14.   Elorrio

 

1756

15.   Gatika

 

4326

16.   Jatabe-Maruri

 

6117

17.   Leioa

 

4561

18.   Lekeitio

 

152

19.   Lezama

 

3235

20.   Mallabia

 

3519

21.   Mendata

 

989

22.   Metereologia

 

5388

23.   Mungia

 

2962

24.   Nabarniz

 

7493

25.   Oñati

 

1745

26.   Zaldibar

 

5592

27.   Zamudio

 

5249

28.   Zarautz

 

1395

29.   Zuberoa

 

3010

Guztira

 

97.301