Indalecio Ojanguren XXXIII. argazki lehiaketaren epaia urriaren 10ean emango da, baina ez da jendaurrekoa izango

2020/10/08

Datorren larunbatean, urriaren 10ean, Indalecio Ojanguren XXXIII. Argazki Lehiaketako epaimahaia bilduko da; Javier Muñozek, Jorge Murgiondok eta Carlos Romerok osatzen dute.

Aurten, guztira, 40 pertsonak hartu dute parte 67 bilduma eta 201 argazkirekin.

Edizio honetan COVID19 dela eta, epaia ezin izango da jendaurrean eman. Beraz, epaimahaiko 3 kideek -Club Deportivo (elkarte laguntzailea) elkarteko 2 kidek eta idazkariak- bakarrik hartuko dute parte.