Untzagako etxe-dorreko fatxada nagusiaren balkoiko arkabuzariaren irudia urtarrilaren 30ean hasiko dira zaharberritzen
Untzagako etxe-dorreko fatxada nagusiaren balkoiko arkabuzariaren irudia urtarrilaren 30ean hasiko dira zaharberritzen. Irudiak gainazalaren degradazioa jasan du materialaren meteorizazioak eraginda, eta gune jakin batzuetan ahuleziak, material falta (hausturak) eta marruskadura-markak ditu. Arkabuzariaren tortsoak neurri hauek ditu: 59 cm luze, 32 cm sakon eta 99 cm altu. 250 kilo inguruko pisua du.
Artemis enpresa urtarrilaren 30ean hasiko da lanak egiten eta, lehenik eta behin, pH neutroko tentsioaktiboekin nahasitako urez garbituko da elementua, eta lan hori eskuzko beste sistema batzuekin tartekatuko da mortero-hondarrak kentzeko.
Kasu honetan, ez dira berreraikiko irudian falta diren zatiak (sudurra, bibotearen zati bat, bekoki zati bat eta atzamar bat), kontserbaziorako esku-hartze hutsa izatera elementu horiek ez baitiote eragiten obraren edo figuraren egonkortasunari.
Honela, duen balioa ematen zaio Eibarko historiaren parte izan zen elementu bati, eta, aldi berean, bete egiten da bere garaian egindako dohaintzaren helburua.