Umeen bertso jaialdiek Coliseoa bete dute

Aretoan jendea esertzen

Familiak umeak bertsotan ikusteko prest

2023/05/19

Urtero bezala jendez eta emozioz beteriko jaialdiak izan dira aurtengoak ere. Jaialdiok “Mundu bat bertso” egitasmoaren ikasturte amaierako ekitaldiak izaten dira.

“Mundu bat bertso” Eibarko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan burutzen da eta egitasmoaren arrakastaren seinale da aurtengoa 17. edizioa izan dela.

Helburu nagusiak bertsolaritzaren oinarrizko ezagutza izatea eta zaletasuna piztea,  euskararekiko jarrera positiboa indartzea eta hizkuntza komunikaziorako konpetentzia (bereziki ahozkotasuna) garatzea, eta jendaurreko emanaldi bat burutzeko oinarrizko betekizunak ezagutzea dira.

Ikasleek bertsolaritzaren bidez hizkuntza, kultura, musika, eta trebetasun pertsonal eta sozialak lantzen dituzte.

Guztira aurtengo jaialdietan 445 bertsolari txikik dotore jardun dute Coliseoko oholtzan, eta euren familiek aretoa bete dute.

Egitasmoa Bertsozale elkarteak lantzen du ikastetxeek eta Eibarko Udalak finantzatuta.