UEUko ikastaroak egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2022/06/01

Eibarko Udalak UEUko ikastaroak egin nahi dituzten eibartarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia argitaratu du. Eskaera egiteko epea zabalik egongo da irailaren 30 arte.

Dirulaguntza hau 2021eko irailaren 1etik 2022ko uztailaren 31 arte UEUn ikastaroak egin dituzten eibartarrei zuzendua dago.

Eskaerak egiteko azken eguna 2022ko irailaren 30a izango da.

Eskatzaileek eskaera on-line egin beharko dute lotura honen bitartez: https://labur.eus/E6bCp

Dirulaguntza deialdiko baldintza guztiak betetzen dituzten herritarrek ikastaroaren matrikula kostoaren % 50a jasoko dute.

Ikusi HEMEN baldintzak eta eskaera nola egin.