UEUko ikastaroak egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2021/04/07

Eibarko Udalak UEUko ikastaroak egin nahi dituzten eibartarrei zuzendutako dirulaguntza deialdia argitaratu du. Eskaera egiteko epea zabalik egongo da irailaren 30 arte.

Dirulaguntza hau 2020ko irailaren 1etik 2021eko uztailaren 31 arte UEUn ikastaroak egin dituzten eibartarrei zuzendua dago.

Eskaerak egiteko azken eguna 2021eko irailaren 30a izango da.

Eskatzaileek PEGORAN aurkeztu dezakete eskaera edo on-line egin.

Dirulaguntza deialdiko baldintza guztiak betetzen dituzten herritarrek ikastaroaren matrikula kostoaren %50a jasoko dute.

Ikusi HEMEN baldintzak eta eskaera nola egin.

 

 

 

etiketak: UEU, Euskara, dirulaguntza