Udan gaztetan. SURF

2022/05/06

Eibarko Udalak derrigorrezko bigarren hezkuntzako nerabeentzat, Deban egingo den SURFeko udaleku ireki bat antolatu du.

DBH-ko ikasleei zuzendua dagoen Surf ikastaroa eta jolasak antolatu ditu Eibarko Udalak. Deban egingo da, osasun egoerak hala egiteko aukera ematen badu.

EPEZ KANPOKO AURREMATRIKULAK EZ DIRA ONARTUKO. Udalekuetan parte hartzeko EZINBESTEKOA DA aurrematrikula epearen barruan egitea.

Izena emateko bi aukera ezberdin daude:

1.- Bakarka: pertsona bakoitzak bere aurrematrikula bete beharko du eta zozketarako zenbaki bat izango du.

2.- Binaka: bi lagunek elkarrekin izena eman ahal dute. Bakoitzak bere aurrematrikula egin behar du eta taldekidearen izena jarri. EZ SORTU LAGUN TALDERIK edo KATERIK, HAINBAT NERABEREN ARTEAN 3 edo 4 LAGUN KATEATUZ. Kate hauek desegingo dira eta nerabeak indibidualki joango baitira ZOZKETARA.

Izen-ematea binaka egiten dutenen kasuan, bi izenak zenbaki bakarrarekin sartuko dira zozketan (bietatik alfabetikoki aurrenen dagoen abizena sartuko da zozketan); zozketaren arabera, biek plaza lortuko dute edo batek ere ez.

Bi txanda egongo dira:

  1. txanda: ekainaren 27tik uztailaren 1era
  2. txanda: uztailaren 4tik 8ra

Ordutegia: 9:00etatik -14:00etara.

Debara garraio publikoan joango dira, trenez. Goizeko 9:10eko trenean joan eta eguerdiko 13:40an bueltatuko dira.

Prezioa: 75 € nerabe bakoitzak. Neba-arrebak: 65 € bakoitzeko.

Aurrematrikula: maiatzaren 16etik 24ra, Internet bidez: https://formularioak.eibar.eus/eu/surf2022

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu. Zozketa maiatzaren 27an, goizeko 10:00etan Kultura saileko bulegoan.

Behin betiko matrikula eta bilera informatiboa: ekainak 15 (1. txanda 17:00etan / 2. txanda 17:30ean)

(Aurrematrikula eginda dutenentzat bakarrik)

Non: Indianokua gaztelekuan

Behin betiko matrikulazioa burutzeko inprimakia