Udaleku irekiak 2024

2024/04/12

Apirilaren 15etik 28ra bitartean zabalik egongo da "Oporrak afariketan", "Udan jolasean", "Firin Faran" eta "Umiak Firin Faran" udaleku irekietan parte hartzeko izen-emate epea. 5-11 urte bitarteko haurrek aukera paregabea izango dute ahaztu ezinezko udaldia pasatzeko.

"Udan jolasean", "Oporrak afariketan", "Firin Faran" eta "Umiak Firin Faran" udaleku irekietan parte-hartzeko ezinbestekoa izango da datorren apirilaren 15etik 28ra bitartean izena ematea. Udan jolasean eta Umiak firin faran programak 5 urteko haurrei zuzenduak daude, hau da, 2018. urtean jaiotako haurrentzat. Oporrak afariketan eta Firin faran programak aldiz, lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat dira.

Hauek dira antolatutako txandak:

  • UDAN JOLASEAN (uztailean)

2018an jaiotako haurrentzat. Egunero 09:30etik-13:30era.

Hiru aukera (Txanda bakarra aukeratu ahalko da)

  1. Uztailaren 1etik 19ra.
  2. Uztailaren 1etik 12ra.
  3. Uztailaren 8tik 19ra

Zaintza zerbitzua egongo da aukeran 08:30etik-09:30era

Haurrak ez dira Eibartik irtengo.

Aurrematrikula epea: apirilaren 15etik 28ra. Data horietatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/udanjolasean2024

Prezioak

  • 3 asteko udalekua: 90€ umeko.
  • 2 asteko udalekua: 60€ umeko.
  • Ezinezko kasuetan 25€; (BGDS), (DGBE) edo (GLL) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
  • Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu. Maiatzaren 15ean zerrenden berri emango da.

  • OPORRAK AFARIKETAN (uztailean)

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat. Egunero 09:30ean hasita.

Hiru aukera: (Txanda bakarra aukeratu ahalko da):

  1. Uztailaren 1etik 19ra.
  2. Uztailaren 1etik 12ra.
  3. Uztailaren 8tik 19ra

Aste bakoitzak egun osoko bi irteera izango ditu eta egun erdiko beste hiru egun.

Zaintza zerbitzua egongo da 08:30etik 09:30era.

Izen ematea: apirilaren 15etik 28ra. Data horietatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/oporrakafariketan2024

Prezioa:

  • 3 asteko udalekua: 120€ umeko.
  • 2 asteko udalekua: 80€ umeko.
  • Ezinezko kasuetan 25€; (BGDS), (DGBE) edo (GLL) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
  • Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu. Maiatzaren 15ean zerrenden berri emango da.

  • UMIAK FIRIN FARAN (uztailaren azkeneko bi asteak)

2018an jaiotako haurrentzat. Egunero 09:30etik-13:30era.

Txanda bakarra: uztailaren 22tik abuztuaren 2ra. (Uztailak 25 eta 31 jaiegunak)

Zaintza zerbitzua egongo da aukeran 08:30etik-09:30era

Haurrak ez dira Eibartik irtengo.

Aurrematrikula: apirilaren 15etik 28ra. Data horietatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/umiakfirinfaran2024

  • Prezioa: 60€ umeko.
  • Ezinezko kasuetan 25€; (BGDS), (DGBE) edo (GLL) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da.
  • Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu. Maiatzaren 15ean zerrenden berri emango da.

  • FIRIN FARAN (Uztailaren azkeneko bi asteak)

Lehen hezkuntzako 1. mailatik 6. mailara bitartean dauden ikasleentzat. Egunero 09:30ean hasita.

Txanda bakarra:uztailaren 22tik abuztuaren 2ra. (Uztailak 25 eta 31 jaiegunak)

Zaintza zerbitzua egongo da aukeran 08:30etik-09:30era

Aste bakoitzak egun osoko bi irteera izango ditu eta egun erdiko beste hiru egun.

Izen ematea: apirilaren 15tik 28ra. Data hauetatik kanpo ez da inor onartuko.

On line: https://formularioak.eibar.eus/eu/firinfaran2024

Prezioa:

  • 80€ umeko.
  • 140€ anai-arrebak
  • 200€ hiru anai-arrebak
  • Ezinezko kasuetan 25€; (BGDS), (DGBE) edo (GLL) jasotzen dela ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar da
  • Neba-arrebak izanez gero, kontsultatu foiletoan azaltzen den tasen taula.

Gurasoentzat bilera presentzialik ez da egongo.

Eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago egonez gero, plazak zozketatuko ditugu. Maiatzaren 15ean zerrenden berri emango da.

Noiz izango da behin betiko matrikula presentziala? Non?

Programa guztientzat ekainaren 3tik 11ra bitartean. Indianokua gaztelekuan.

Ordutegia: 9:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:00etara.

Behin betiko matrikula burutzeko hiru dokumentu aurkeztu behar dira:

1.- Udalekua ordaindu izanaren ordainagiria. Astixa A. Z.: ES98 3035 0023 9402 3008 2137 LABORAL KUTXA.

2.- Haurraren OSAKIDETZAren txartelaren fotokopia.

3.- Matrikula orria. Udan jolasean ; Oporrak afariketan ; Firin Faran ; Umiak Firin faran