Udaleko gizarte- eta kultura-jarduerak Lehendakaritzaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretura egokitzea

2020/11/09

Eibarko Udalak antolatzen dituen jarduera soziokulturalei dagokienez, alarma-egoeraren arloko berariazko prebentzio-neurriak honela geratuko dira:

  • PORTALEko jarduerak 20:50ean bukatuko dira, eta 21:00etan itxiko da eraikina.
  • COLISEO ANTZOKIAn jarduera guztiak berrantolatu egiten dira, jendea ateratzeko 15 minutuko tartea izateko. Hala, 18:30ean edo 19:00etan aurreratuko dira, iraupenaren arabera. Antzokia 21:00etan itxiko da jendearentzat.
    • Asier Errasti film laburren jaialdia 18:30ean hasiko da.
    • Zinema-programazio komertzialaren ordutegiak ohiko kanaletan jakinaraziko dira astero.
  • Halaber, San Andres jaiak bertan behera utzi dira.