Udalak zine klasikoko saioak programatuko ditu Coliseo antzokian
Pelikula enblematikoen ziklo bat herrian zineaz gozatzeko. Otsailaren 15ean “Laranja mekanikoa” filmarekin hasi eta apirilean amaituko dira saioak.
Eibarko Udalak zine klasikoko ziklo bat antolatu du, Coliseo antzokian egingo dena hurrengo hilabeteetan, zinemaren historiako pelikula onenetariko batzuk publikoarengana hurbiltzeko xedez. Ekimenari esker, balio artistiko eta kultural handiko tituluak ikusi ahal izango dira, zinezaleentzat zein ikusle belaunaldi berrientzat pentsatuak.
Zikloa igandean hasiko da, otsailak 15, Stnaley Kubrickek zuzendutako “Laranja mekanikoa” (1971) pelikularekin. Filmak biolentzia erabiltzen duen gazte bortitz baten istorioa kontatzen du, eta haren jokabidea erreprimitzeko, erabiliko duten tratamendu esperimentalarena. Pelikulak gogoeta sakonak planteatzen ditu askatasunari, moralari eta kontrol sozialari buruz.
Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, “Purpura kolorea” proiektatutako da. Istorio hunkigarria da, emakume afroamerikar baten bizitza duena ardatz XX. mende hasierako Estatu Batuetan; hainbat gai lantzen ditu, hala nola erresilientzia, sororitatea, identitatea, biolentzia eta bazterkeria.
Zikloa apirilaren 12an itxiko da Martin Scorseseren “Gutariko bat” film ospetsuarekin, zeinean Henry Hillerren ibilerak kontatzen diren mafia italoamerikarraren barruan; erretratu gordina eta errealista egiten du antolatutako krimenaren eta mundu horren ondorioei buruz.
Saio guztiak 19:30ean hasiko dira Coliseo antzokian.
Jon Iraola alkateak programazio honen balio kulturala azpimarratu du: “Zinema klasikoa gure ondare kulturalaren parte bat da. Pelikula hauek pantaila handian ikusi ahal izatea zinemaren historiari omenaldia egitea da, eta, era berean, herritarrei lehen mailako esperientzia kultural bat eskaintzea”.
Bestalde, Andoni Zabala Kultura zinegotziak zikloaren ikuspuntua azpimarratu du: “Aukeratu ditugun tituluak pelikula handiak izateaz gain, gai sozialei, etikoei eta humanoei buruz gogoeta egitera gonbidatzen gaituzte. Gure helburua da Coliseo antzokia elkartzeko, eztabaidatzeko eta kulturaz gozatzeko toki bat izatea”.

