Udalak dirulaguntza deialdia kaleratu du lokal komertzial, industrial eta elkarteetako egoitzetako errotuluak eta irudi korporatiboa euskaraz jartzeko

2019/07/09

Dirulaguntza honen bitartez Eibarko hizkuntza paisaian euskararen presentzia handitu nahi da.

Dirulaguntzak herriko lokal komertzialetako, industrialetako edo elkarteen egoitzetako irudi korporatiboa osatzen duten errotulu, inskripzio eta elementuak euskaraz edo ele bietan (euskara-gaztelania) jartzeko izango dira.

Dirulaguntza eskatzeko epea ekainaren 27an hasi zen eta azaroaren 15ean bukatuko da (biak barne)

Dirulaguntzak 3 kontzeptu ezberdinetarako eska daitezke:

  • Errotulu nagusia euskaraz edo ele bietan jartzeko.
  • Lokalaren kanpoko eta barruko inskripzio finkoak euskaraz edo ele bietan jartzeko.
  • Irudi korporatiboko elementuak euskaraz edo ele bietan jartzeko.

Dirulaguntza eskaerak honela egin daitezke:

  • Presentzialki: PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako bulegoan (Udaletxea, beheko solairua, 1, Untzaga plaza)
  • Elektronikoki udal webgunetik: www.eibar.eus . Tramitea elektronikoki egiteko ziurtagiri digital bat (B@K-Q, NAN elektronikoa, Izenpe txartela...) edukitzea beharrezkoa da.

Informazio osoa HEMEN