Eibarko Udala
egoibarra

“Trantsizio garaia: 1977ko amnistia legea; bortizkeria politikoaren inpaktua eta gatazka soziala” hitzaldia Ego Ibarraren Youtube kanalean

2025/05/28
“Trantsizio garaia: 19977ko amnistia legea; bortizkeria politikoaren inpaktua eta gatazka soziala” hitzaldia Ego Ibarraren Youtube kanalean

Javi Buces historialariak martxoaren 13an eskaini zuen hitzaldia La Salle ikastetxean.

Javier Buces Sevillan jaio zen 1982an. 2005ean, Historian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta 2021ean, Euskal Herriko Unibertsitatean doktoratu zen, Cum Laude aipamenarekin. Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzailea da 2007. urtetik eta ikerketa arkeologiko eta historikoko proiektuak garatzen ditu. Gaur egun, Aranzadi Elkarteko Antropologia Saileko Memoria Historikoaren Arloko arduraduna da. Diktadura frankistari eta euskal gatazkari buruzko hainbat argitalpenen egilea da.

Martxoaren 13an Trantsizio Garaiaren inguruko hitzaldia eskaini zuen La Salle ikastetxean. Definizioarekin hasi zuen hitzaldia, adieraziz trantsizioa dela sistema batetik bestera igarotzea, aurrekoa guztiz baztertu gabe. Hori horrela, garai hori ulertzeko aurretik egon zen diktadura frankistaren nondik norakoak azaldu zituen.

Ondoren, hitzaldiaren oinarria izan zen trantsizioa garaia azaldu zuen. 77ko amnistia legearen inguruko aipamenak egin eta garaiko ezaugarri izan ziren bortizkeria politikoa eta gatazka sozialari eman zion garrantzia.

Orain hitzaldia Ego Ibarraren webgunean eta Youtube kanalean dago eskuragarri.