San Juan jaiak iragartzeko kartela aukeratu dute

2022/05/17

“Sanjuanak Eibarren” kartel lehiaketaren epai-mahaiak aurtengo jaietako sariak erabaki ditu.

Cristina Rodríguez eibartarraren  “Goazen kalera!” kartela izan da irabazlea. Bestalde, 11 eta 14 urte bitartekoen artean, 12 urteko Andoni Olcoz Gerardi eibartarra izan da irabazlea, “Eibar Unbetik ikusita” lanarekin. Amaitzeko, 10 urte artekoen mailan, 10 urteko Jon Prieto Ulaciak, eibartarra hau ere, lortu du saria "San Juan gaua” kartelarekin.

Helduen mailan 34 kartel aurkeztu dira; 11 eta 14 urte bitarteko kategorian, 21; eta 10 urte arteko kategorian, 24 lan.

Epai-mahaia Leire Kareagak, Iratxe Unanuek eta Garazi Iriondok osatu dute.

Informazio gehiago: